Skip to main content

Iñigo Zapirain

Irudi bat, istorio bat

Nere izena Iñigo da, abizena berriz Zapirain, Zapi ingurukoentzat, hortik ZAP! proiektuaren izena.
Betidanik interesatu izan zait irudia eta horren bidez transmititu daitekeena eta ekinaren ekinez, nire zaletasuna ogibide bihurtzea lortu duen pribilegiatu bat sentitzen naiz.

Lana

Ikus-entzunezkoen produkzioa, ideia sortzailetik hasi eta azken produkturaino, zure bide lagun izango nauzu.

Kontaktua

T: 688 607 296
E: zap@bideogintza.eus

Nire historia

Egiten dudana pasioz egiten dut, hor dago koxka eta bezeroek antzematen dute hori.

Haietako bakoitzaren premia profesional eta ekonomikoetara egokitzen saiatzen naiz, konfiantza eta hurbiltasuna eskainiz, eta nire lana entregatu ondoren haiengandik jasotzen dudan irribarre eta esker onak, aparteko zerbitzu bat eskaintzen jarraitzera bultzatzen naute.

Hurbiltasuna eta irribarre batez gain, kalitatezko zerbitzu profesionala eskaini nahi dizut, horretarako prozesu osoan lagun zaitzaket, ideia sortzailetik hasi eta azken produkturaino, nire edukien ekoizpena hasieratik amaierara kontrolatuz.

Hemen nago zure beharrak entzuteko eta zure mezua ahalik eta eraginkortasunik handienarekin komunikatzeko modua aurkitzen laguntzeko.

Denok dugu zerbait interesgarria kontatzeko. Bezero bakoitza bakarra da. Esadazu zer behar duzun.

Mugarriak

Telefono adimendunik existitzen ez zen aro batean joan eta iraultza digitalaren leherketa bete betean itzuli nintzen Londresetik hamarkada oso baten ondoren.

Bertan Piztu zitzaidan ikus- entzunezko munduari loturiko interesa.

Behin Euskal Herrian,

Full time film makers, DSRL video shooters, RGB escuela.... Nere burua formatzeari ekin nion, jo eta su.

2016ean, droneak oraindik martzianada bat zirenean

Piloto izateko ikasketak egin eta perpektiba berrien bila abiatu nintzen.

Margolari batek mihise txuri baten aurrean bezala,

Grabaketa eta edizio bakoitza aukera bat da nire sorkuntzari bizia emateko eta horretan darrait, pozik, sekula bukatuko ez den ikasketa prozesu batean murgildurik.

Bideoa ikusi berri dut eta zoragarri geratu da, izugarri gustatu zait, ziur nago urrutira iritsiko zarela, zaletasuna ogibide bihurtu duzu eta hori sentitu egiten da.

Aloña(Ibarrako ikastola)

Buaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!! 😍 😍 😍 😍 😍 😍 😍 😍 😍
Kriiiistonaaaaa!!!!!!! 👏🏽 👏🏽 👏🏽 👏🏽 👏🏽 👏🏽 👏🏽 👏🏽 👏🏽 👏🏽

Mikel(Amezketako udaletxea)

Zelako saltoa eman duzun zure bideoetan. Garunaren leku berezi bat ikutzen hasi zara eta hor dago koxka. Estilo propioa duzu, lan bikainak dira. Zorionak!

Ekain(zine zuzendaria)

Negar malkotan ari naiz, lan zoragarria egin duzu Iñigo.

Kris(Legorretako ikastetxeko irakaslea)

Lan ederra Iñigo! Besteei ere izugarri gustatu zaie, emozionatuta daude denak. Zorionak!

Josu(Baliarraingo Zartagi Guraso Elkartea)

Lan bikaina egin duzu, oso oso gustora gaude zure zerbitzuarekin. Besarkada bat.

Asier(EHB Azpeitia)

Super ondo geratu da, lan bikaine!

Myrian(Ordiziako udala)

Mila esker egindako lanarengatik, asko gustatu zaizkigu bideoak.

Nora(Tolosaldeko Ataria)

Iñigo, zure bideoek sekulako arrakasta izan dute sarean. Oso pozik gaude egindako lanarengatik eta hain azkar entregatzeagatik.

Iñaki(Idiazabalgo udaletxea)

Pasada bat da nola lortzen duzun zure bideoen bitartez emozioak transmititzea. Hitzik gabe geratu naiz.

Aitor(Altsasuko momotxorroa)

Kristoren lana, pasada bat!

Mirentxu(Argazkilaria Zegama)

Emaitza brutala! Egun bakar batean 40.000 aldiz ikusia izan da zure bideoa, marka guztiak hautsi dituzu!! 😱😱😱
Mila esker egindako lan guztiarengatik, izugarrizko iritzi on pila jaso ditugu gure komunitatean, zure lanak ikusi ondoren. Oso pozik gaude egin duzun lanarekin.

Iban(Samaniego ikastetxea, Tolosa)

Donostia Turismoko ibilbide birtualetan egin duzun lana bikaina izan da Iñigo. Zure irudiekin txundituta utzi gaituzu. Horrelako hamaika edukiko ditugulakoan, bejondeizula eta aurrera!

Julen Larruskain OiagaZURA enpresaren arduraduna

Pila bat gustatu zaigu bideoa, oso oso polite da. 😍

Irati(Jakintza ikastola, Ordizia)

Oso esperientzia polita izan da zurekin lan egitea, oso profesionala eta gure nahietara ederki egokitu zara

Amaia(Berastegiko udala)
1.orria.... copy (1)
ezkontzak

Zure ikus-entzunezko proiektuetarako bide lagun nauzu

×

Egunon!

Egin klik beheko gure kontaktuetako batean WhatsApp-en txateatzeko / Haga clic en uno de nuestros contactos a continuación para chatear en WhatsApp

 

× Kontaktua / Contacto